MENDIKO LAGUNAK MENDI TALDEA
Hurrengo urteetan bilakatu zenaren formatu erabat ezberdin batekin, hasiera batean ekintza nagusia batzarretan batzea baino ez baitzen, Mendiko Lagunak taldea 1962ko irailean sortu zen. Urte batzuk geroago, gaur egun Goizale bezala ezagutzen den aterpea eraikitzen hasi zen, San Isuson kokatua, Gorobel Mendizerran. Hau 1968ko urriaren lehenengo igandean inauguratu zen.
Hamarkada bat baino gehiagoko historia beteta, 1976. urtean garai hartan taldeko junta osatzen zuten kideek, Mendiko Lagunak klubeko etorkizunean eragin handia izango zuen erabaki bat hartu zuten. Helburutzat hartu zuten erabaki garrantzitsu hau, gaur egun oraindik ere mantentzen den taldearen egoitza ofiziala erostea izan zen, Amurrion. Hemendik aurrera, kontaezinak izan dira urteetan zehar Jose Pikaza kaleko 3. zenbakiko eraikinean egindako ekintzak, eta nabarmentzat oroimenean geratzen da Aresketa ikastolako eraketa, bere historiako lehenengo kurtsoak emango zituenak egoitza honetan 1977. eta 1978. urtetan.
Mende laurdena beteta, eta honen ospakizunarekin batera, 1987an lehenengo Gorobel Ibilaldia gauzatu zen. Ibilaldi honetan 50 pertsona inguru parte hartu zuten. Inork ez zuen buruan Gorobel ibilaldi hura gaur egun bilakatu denaren bezpera izango zenik. Zalantza gabe, Euskal Herriatik zehar egiten diren martxen artean erreferente bat.
Azken hamarkadetan, bestalde, nabarmentzekoa da klubaren parte hartzea Amurrioko jaietan . Bai herrian zein Done Erroken, Mendiko lagunak urte asko daramatza Euskal Jaiak bultzatuz, bai bakailaoa pil-pilean eta patata tortila txapelketekin, zein txosnarekin.

Urteetan zehar Mendiko Lagunak atzerrira irteera ugari burutu ditu; Suitza, Eslovenia, Moroko, Bulgaria, Frantzia, Espainiar Estatua… klub bezala ekitaldi itzelak gauzatzen.
Urteak joan, urteak etorri... taldearen 50. urteurrenara ailegatu ginen, eta lorpen handi hau ospatzeko asmoz, ekintza eta proiektu ugari burutu ziren:

Azken urteetan, herriko eta inguruko gazteen formakuntza eta jasotzearen grinak jo du klubak, hau izanik taldeak hartu duen helburu nagusienetako bat eta hortaz, honen norabidea. Horrela, Eskola Kirola eta Gazte Mendizaleak bezalako proiektuak martxan jarri dira.
Klubeko helburu nagusitzat hartu ditugu beti, naturaren eta mendiaren ezagutzea eta beroren babesa bultzatzea.