EUSKAL HERRIKO 600 MENDI PROIEKTUA
2012 urtean Mendiko Lagunak taldeak, Amurrioko mendi taldea (Araba, Euskal Herria), 50 urte bete zituen. Ospatzeko, bazkideek Euskal Herriko mendi guztiak igo zituzten urtean zehar. Gutxi gora bera 600aren mendi. Bideo hau ekintzaren bideo-laburpena da.
|
Amurrioko Mendiko Lagunak mendi taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen artean, bazkideon artean Euskal Herriko 50 mendi esanguratsu igo genituen 2012ko Maiatzaren 26-27ko asteburuan, EMF-ren katalogoko 600 gailurrak urte osoan zehar igotzeaz gain. Bideo honetan horren berri ematen da, Mendi Kantan proiektuko "Lelotxo Montañako" kantuaren doinuez lagunduta.
|
PICU URRIeLLU 4 AURPEGIETATIK
Kronika: Pasa den asteburuan zehar Amurrioko Mendiko Lagunak taldeko zenbait kidek, Urriellu (2514m) gaina, Naranjo de Bulnes bezala ezagutzen den Asturiaseko Picos de Europako Parke Nazionalean aurkitzen den tontorrera igo ziren bide ezberdinak erabilita.
Talde honetako 14 kidek Vega de Urriellura hurbildu ziren ostiraleko arratsalde gauean. Larunbatean sokada ezberdinetan banatu eta ipar aurpegiko “Pidal-Cainejo”, mendebalde aurpegiko “Murciana 78”, hego aurpegiko “Directa de los Martinez eta ekialde aurpegiko “Cepeda” bideetatik gailendu zuten tontor ikusgarri hau.
Bide hauek igotzeko 2 ordu eta erdi eta 12 ordu inguru behar izan zituzten eta arratsaldeko zortzietan rapelatzeari ekin zioten gaueko 11etan Vega Urrielluko aterpera ailegatu ziren, afaltzera.
Urriellu tontorra aukeraketa nahiko erraza izan zen, oso polita izateaz aparte, tontor honek alpinismoaren hasiera pirinioetatik kanpo irudikatzen du eta historian zehar hainbat izan dira lehendabiziko bideak bertan egin dituzten euskaldunak, Pedro Udaondo, Angel Landa, Jose Maria Regil edo Andres Espinosa, bezala, azken hau bertara igo zen lehendabiziko euskalduna izan zen.

Honekin mendi taldeko kideek 50. Urteurrena dela eta proposatutako jarduera interesgarri berri batekin amaitzen dute, alpinismoan aitzindari izan zirenei omenaldi txikitxo bat eskainiz eta orain dela 50 urte eskualdeko eta inguruetako hainbat belaunaldiei jarduera ezberdinez gozatzeko aukera eman zietenei eskerrak emanez.