mendizaletasunaren festa!
IZEN EMATE PROZESUA / PROCESO DE INSCRIPCIÓN
ZER DA GOROBEL IBILALDIA?
Mendiko Lagunak-etik betidanik adierazi dugu gure iritzia mendizaletasunaren izaera kultural eta ekologikoaren sustapenari buruz. Ingurune hau ahalik eta pertsona gehienari hurbiltzen saiatzen gara, honetaz disfruta dezaten, eta errespetatzen eta defendatzen ikas dezaten. Honez gain, ezaguna den gure ibilbidea prestatzean, Gorobel Ibilaldia, mendilerrora igotzeko erabilpenik ez duen bidexkak hautatzen ditugu, partaideak igoera berri hauek ezagutzeko. Ibilbidearen zehar, partaideak interes kultural handiko hainbat lekutatik pasako dira: Babio mendia, eskualdeko herriak, ehunka urtetako pagadiak, Kobata, iturri naturalak… |
Irteera Amurriotik abiatzen da azaroaren lehenengo igandean, nahiz eta ibilbidea laburtzeko aukera dagoen jende guztientzako eskuragarri izateko. Goizale aterpean hornidura izango du, gero berriz ere Amurriora bueltatuz.
Ibilaldi honen helburua, jendea gure inguruko berebiziko paisaia ikusgarri hauek ezagutu eta disfrutatzea da, argazkiak ateratzera gelditzen, edo soilik behatzera. Hau guztia, txalaparta eta trikitrixaren soinuaz arindua izango da, giro aparta bat emanez. Laburbilduz, mendian jai egun batez gozatzea. |
MENDIKO LAGUNAK M.T.Jose Pikaza 3
01470 Amurrio (Araba/Álava) Tel: 945 025 255 688 717 096
|
|