Egoitza soziala irekita egongo da astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara urte osoan zehar, jai egunak eta Abuztuan izan ezik.
Bertan, bazkideek mendiko material teknikoa eta liburutegia eskura dute behar dutena alokatzeko. |
|
ALOKATZEKO MATERIALA
|
LIBURUTEGIA:
Maileguak honela egingo dira: bazkideek maileguan hartu nahi duten liburua bulegora eramango dute. Han, fitxa bete egingo dute non zenbait datu, bai liburuarenak bai bazkidearenak, jasoko diren. Mailegua hilabeterako izango da. Maileguetarako ordutegia bulegoarena izango da, hau da, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Mendiko gida eta kartografiari dagokienez, egoitzan bertan egongo dira eskuragarri, baina ezin izango dira bertatik atera hondatu egiten dira-eta. Bestaldetik, liburutegia handitu egingo dugu titulu berriekin. Horretarako, bazkideek egoki irizten dieten erosketak proposatu ahal izango dituzte. |