Mendiko Lagunak Mendi Taldea
  • HASIERA
    • La Palma
    • NORVEGIA
  • EGUTEGIA
  • MENDI TALDEA
    • HISTORIA
    • NORTZUK GARA
    • MLBEKA
    • EGOITZA >
      • ML BIBLIOTEKA
    • KONTAKTUA
  • GOIZALE ATERPEA
    • ATERPEA
    • ALOKATU
  • BAZKIDE/FEDERATUAK
    • EGIN BAZKIDE!
    • FEDERATU >
      • ABANTAILAK / VENTAJAS
  • GOROBEL IBILALDIA
    • IBILBIDEAK
    • GOROBEL ARAUDIA
    • GOROBEL GALERIAK
  • GALERIA
    • BIDAIAK >
      • ECRINS-ALPEAK
      • PORTUGAL
      • AZORE IRLAK
      • ALBANIA
    • ARROILAK >
      • NAVEDO ARROILA
      • AGUAKE
      • LA LEZE ARROILA
    • AIARALDEAN >
      • LUBAKIAK
      • Urte bukaerako irteera
      • URTE BUKAERAKO IRTEERA-tologorri
      • GORBEO ETA LA DEHESA MENDIAK
      • BAZKIDEON IRTEERA 2019
      • ZUHAITZ EGUNA 2017
    • NEGUKO IRTEERAK >
      • IV NEGU Zeharkaldia
      • ALTO CAMPOO 2019
      • CANDANCHU 2019
    • IRTEERAK URTEAN ZEHAR >
      • PICA JOU SIN TERRE
      • Peña Ubiña 2019
      • Ardoa eta Arraina ibilbidearen 6. etapa
      • POSETS
      • PICOS DE EUROPA
      • SAGARDOTEGI 2019
bidea egiten...
Imagen
​Mendiko Lagunaketik lortu nahi duguna da Aiaraldeko gazteen artean mendi zaletasuna zabaltzea, eta horretarako Eskola Kirola programa martxan jarri dugu.
Eskola Kirolaren programaren barruan mendi irteerak eta ikastaroak antolatzen ditugu derrigorrezko hezkuntza jasotzen ari diren adin tarteko gazteei, hau da 2002 eta 2011 urte bitartean jaiotako gazteei dago zuzenduta.

Izena emateko, impirimatu, bete eta  bidaliguzu hurrengo orria:
izena_emate_orria.docx
File Size: 102 kb
File Type: docx
Descargar archivo


GAZTEONTZAKO GOMENDIO BATZUK ;)
MENDIRA NOLA JOAN ETA ZER ERAMAN                                                                  
Ezbeharrik gerta ez dakigun, aurretik ibilaldi bakoitzari dagozkion neurri batzuk hartu behar dira. Kirolaren aldetik, ibilaldiok euren inka edo arkuma (“esfortzu”) eragiten dute, baina maila- adin hauetako ikasleek egin ahal dituzte. Ez dute zailtasun teknikorik. Anto- latzaileek behar diren neurriak hartu beharra dute, mendian jasotako atuna edo haztura (“esperientzia” alegia)  baitute,  ikasleek  jasotzea  nahi  duguna,  hain  zuzen.  Dena  den, honako aholku hauek egokiak izan daitezke.
 
Janzkera
Sasoian sasoiko janzkera eraman behar da, hots, eguraldiari dagokiona, beroak nahiz hotzak edo eguzkiak jotzen duenean edo haize indartsua dabilenean ezbeharrik gerta baitaiteke. Eguraldia nolakoa, janzkera halakoa.
 
Zer eraman:
Botak, hotzetik eta hezetasunetik babesten dute,orkatilak tinkatzen, bihurdurak ekiditen;
zapatila, txapin edo xoki direlakoak ez dira gomendagarriak.
Jertse eta euri-jantzi, eguraldi ona dagoen arren mendian ordu batzuk emango ditugu; jertsea edo beroki bat behar dugu hotzagatik edo geldialdi luzeetan hotzak jo ez gaitzan. Euritarako zira bat ona da, eurijantzia alegia.
Txanoa, eguzkitarako ala hotzerako.
Ordezko jantzia, autobusean utziko dugu. Ibilaldia amaitutakoan, bustita egongo bagina, zapatila, galtzerdiak eta soineko lehorrak janzteko aldagarri izango genituzke. Eskularruak hotzerako.
 
Ura eta janaria
Ibilaldietan, ordubete edo ordu t’erdi bakoitzeko 15 minutuko geraldi bat egingo dugu atseden hartzearren. Ibilaldia luze-labur, orduan janari gehiago edo gutxiago eraman behar da. Goizean, ibili behar denean ura eraman beharra dago eta jateko fruitu lehorrak, opiltxoak,txokolatea, barrita energetikoak, e.a. indargarriak baitira. Egun osoko ibilaldie- tan, aurrekoaz gain ogitarteko on bat ere eraman. Ura beti.
 
Motxila eta bizkar-zorroa
Eraman beharreko guztia bizkarrean eraman behar, ez nolanahi hala ere. Zorroaren pisua “zamariaren” %10 (ehuneko hamar) baino astunagoa ez da izan behar. Pertsona nolakoa den arabera, 3 eta 5 kiloren arteko zama izaten da. Bizkar-zorroak gerrian petrala edo gerriko bat behar du aldaken gainetik lotzeko. Zama orekatzeko era bat da eta ez du pisu guztia bizkarrezurrak jasaten, bizkarreko arazoak ekiditeko.
 
Txangoetan antolatzaileek eta monitoreek emango dituzten arauak eta aholkuak bete behar dira. Batek behin eta berriz betetzen ez baditu, bere burua edo besteena arriskuan jartzen badu, edo ekintza garatzeko zailtasunak jartzen baditu, ekintzatik kanporatuta izango da.

MENDIKO LAGUNAK M.T.​

Jose Pikaza 3
01470  Amurrio (Araba/Álava)
kontaktua
​Tel: 945 025 255  688 717 096
mendikolagunakmenditaldea@gmail.com
web orrialdearen mapa

© 2022,  MENDIKO LAGUNAK M. T. 

  • HASIERA
    • La Palma
    • NORVEGIA
  • EGUTEGIA
  • MENDI TALDEA
    • HISTORIA
    • NORTZUK GARA
    • MLBEKA
    • EGOITZA >
      • ML BIBLIOTEKA
    • KONTAKTUA
  • GOIZALE ATERPEA
    • ATERPEA
    • ALOKATU
  • BAZKIDE/FEDERATUAK
    • EGIN BAZKIDE!
    • FEDERATU >
      • ABANTAILAK / VENTAJAS
  • GOROBEL IBILALDIA
    • IBILBIDEAK
    • GOROBEL ARAUDIA
    • GOROBEL GALERIAK
  • GALERIA
    • BIDAIAK >
      • ECRINS-ALPEAK
      • PORTUGAL
      • AZORE IRLAK
      • ALBANIA
    • ARROILAK >
      • NAVEDO ARROILA
      • AGUAKE
      • LA LEZE ARROILA
    • AIARALDEAN >
      • LUBAKIAK
      • Urte bukaerako irteera
      • URTE BUKAERAKO IRTEERA-tologorri
      • GORBEO ETA LA DEHESA MENDIAK
      • BAZKIDEON IRTEERA 2019
      • ZUHAITZ EGUNA 2017
    • NEGUKO IRTEERAK >
      • IV NEGU Zeharkaldia
      • ALTO CAMPOO 2019
      • CANDANCHU 2019
    • IRTEERAK URTEAN ZEHAR >
      • PICA JOU SIN TERRE
      • Peña Ubiña 2019
      • Ardoa eta Arraina ibilbidearen 6. etapa
      • POSETS
      • PICOS DE EUROPA
      • SAGARDOTEGI 2019