BETEBEHARRAK
-Ordainketa honela egingo da: erreserba egiten denean 20€uro ordainduko da fidantza gisa. (bestela erreserba egin gabe geratuko da) eta beste erdia giltzak hartu eta fitxa betetzearekin batera, erabili baino astebete lehenago. Ordainketa transferentzia bidez edo egoitzan zuzenean egin daiteke.
-Aterperako egurra lortzea gero eta zailagoa da; beraz, mendizaleoi dei egiten dizuegu arduraz jokatu eta ahalik eta gutxien kontsumitu dezazuen. Halaber, gogoratzen dizuegu egurraz hornitu behar duzuela aterpea, kontsumitzen denaren arabera.
-Neguan ur-andelako ixte-giltza itxi eta aterpeko txorrota irekita utzi egin behar da; honela, hodietan ez da urik geratuko eta izoztea eragotziko dugu.
-Sortzen den zaborra jaitsi eta dagokion edukinontzian sartu egin behar da birziklatu ahal izateko.
-Lagun egiteko animaliak ezin dira inolaz ere aterpean sartu eta haientzat propio jarritako etxoletan eman behar dute gaua.
-Aterpea ez da mendiko apartamentua; beraz, mota honetako instalakuntzetarako arautegia bete behar da, bereziki bertatik pasatzen diren mendizaleei arretari dagokionez.
-Aterpea denona da eta bere mantentzea gure ardura eta erabilera onaren menpe dago.
PREZIOAK ( gau bakoitzeko):
. | BAZKIDEAK |
UMEAK 0-14 urte | 3 € |
GAZTEAK 14-18 urte | 4 € |
NAGUSIAK +18 urte | 6 € |