Kluba MENDIKO LAGUNAK MT

Amurrio, Aiaraldea, Araba, Euskal Herria eta atzerriko

1.300 bazkide baino gehiagoz osaturiko kolektibo bat gara.

eta gaur egungo gestioaren buru:

BATZAR NAGUSIA

ANDONI ELEJALDE / LEHENDAKARIA

ARRATE RUIZ /  LEHENDAKARIORDEA

JON PADURA / IDAZKARIA

BOKALAK:

XABI VERA, MARINA ITURRATE, ENDIKA LARRAZABAL, ANDER GOTI, IVAN MENDIGUREN, JON GUINEA, MIKEL USAOLA ETA RUBEN SENDEROS


Mendiarekiko amodioa, mendizaletasuna, txikitatik gure guraso, senide zein lagunetatik heldu zaigun herentzia da, haiek izan baitira gure lehen urratsak ematen irakatsi eta ikusi gaituztenak. Hau dela eta, esan daiteke elkartasuna eta humanismoa direla kirol honen ardatz nagusiak. Gure inguruan dagoen ororekiko errespetuan datza bizimodu mota hau. Natura babestu eta defendatzearen garrantzia erakutsi digute, era honetan lortuko baitugu honetaz gozatzea eta era berean, hainbeste leku magikoez maitemintzea.

Mendia aske izateko gune aproposena da, arauak hausteko tokia, gure egunerokotasunaren arazoei konponbidea aurkitzeko lekua... laburbilduz, libre izateko bazterra. Mendietan barrena, euren gailurretatik hurbil, buruhauste guztiek euren balioa erabat galtzen dute, burua berriz ere hutsik dago bertan, lasaitasuna dago bakarrik gure barnealdean.

Mendiko Lagunak taldean betidanik adierazi dugu gure iritzia mendizaletasunaren izaera kultural eta ekologikoaren sustapenari buruz. Ingurune hau ahalik eta pertsona gehienei hurbiltzen saiatzen gara, honetaz disfrutatu dezaten, eta hauek ere beraien adiskideekin partekatu dezaten. Hau dela bide, lankidetasuna bultzatuz, adin guztietako jendeak gure mendiarekiko zaletasunaren zatitxo bat hartzea dugu helburu, gure proiektu integralari esker.

Txikienekin hasita, “eskola kirola” lagun izanda, mendia euren jolastoki nagusitzat hartzearen alde egiten dugu, hemen biziko baitituzte euren esperientziarik zoragarrienak. Ibilaldi horien helburua, umeek gure inguruko berebiziko paisaia ikusgarriak ezagutu eta bertan gozatzeko aukera izatea da. Urteak aurrera joan ahala, jomuga berriak helduko dira, amets berriak. Hortaz, “gazte mendizaleak” proiektuari esker mendian urratsak ematen jarrai dezakete, hamaika irteerari esker. Mugak zabaltzeko garaia heldu da, Euskal Herriko paraje mistikoenak ezagutzeko garaia.

Apurka-apurka ezagutzek gora egingo dute, eta behin nagusi izanda, mendiak eskaintzen dituen arlo guztiak ezagutzeko aukera izango dute. Eskiak, erraketak, kranpoiak, sokak… ugariak dira erabiltzen diren tresnak, eta horretarako formakuntza ezinbestekoa da segurtasunarekin jokatzeko. Azken finean, mendia gure babestokia da, askatasuna eta zoriontasuna eskutik doazen txokoa.

Hurrengo urteetan bilakatu zenaren formatu erabat ezberdin batekin, hasiera batean ekintza nagusia batzarretan batzea baino ez baitzen, Mendiko Lagunak taldea 1962ko irailean sortu zen. Urte batzuk geroago, gaur egun Goizale bezala ezagutzen den aterpea eraikitzen hasi zen, San Isuson kokatua, Gorobel Mendizerran. Hau 1968ko urriaren lehenengo igandean inauguratu zen.

Hamarkada bat baino gehiagoko historia beteta, 1976. urtean garai hartan taldeko junta osatzen zuten kideek, Mendiko Lagunak klubeko etorkizunean eragin handia izango zuen erabaki bat hartu zuten. Helburutzat hartu zuten erabaki garrantzitsu hau, gaur egun oraindik ere mantentzen den taldearen egoitza ofiziala erostea izan zen, Amurrion. Hemendik aurrera, kontaezinak izan dira urteetan zehar Jose Pikaza kaleko 3. zenbakiko eraikinean egindako ekintzak, eta nabarmentzat oroimenean geratzen da Aresketa ikastolako eraketa, bere historiako lehenengo  kurtsoak emango zituenak egoitza honetan 1977. eta 1978. urtetan.


Mende laurdena beteta, eta honen ospakizunarekin batera, 1987an lehenengo Gorobel Ibilaldia gauzatu zen. Ibilaldi honetan 50 pertsona inguru parte hartu zuten. Inork ez zuen buruan Gorobel ibilaldi hura gaur egun bilakatu denaren bezpera izango zenik. Zalantza gabe, Euskal Herriatik zehar egiten diren martxen artean erreferente bat.

Azken hamarkadetan, bestalde, nabarmentzekoa da klubaren parte hartzea Amurrioko jaietan . Bai herrian zein Done Erroken, Mendiko lagunak urte asko daramatza Euskal Jaiak bultzatuz, bai bakailaoa pil-pilean eta patata tortila txapelketekin, zein txosnarekin. 


Urteetan zehar Mendiko Lagunak atzerrira irteera ugari burutu ditu; Suitza, Eslovenia, Moroko, Bulgaria, Frantzia, Espainiar Estatua… klub bezala ekitaldi itzelak gauzatzen. 

Urteak joan, urteak etorri...  taldearen 50. urteurrenara ailegatu ginen, eta lorpen handi hau ospatzeko asmoz, ekintza eta proiektu ugari burutu ziren:


Azken urteetan, herriko eta inguruko gazteen formakuntza eta jasotzearen grinak jo du klubak, hau izanik taldeak hartu duen helburu nagusienetako bat eta hortaz, honen norabidea. Horrela, Eskola Kirola eta Gazte Mendizaleak bezalako proiektuak martxan jarri dira.

Klubeko helburu nagusitzat hartu ditugu beti, naturaren eta mendiaren ezagutzea eta beroren babesa bultzatzea.


NEGUKO MATERIALA: 2€

 

Gaur egun Mendiko Lagunak egoitzan duen material teknikoa eskuragarri bazkideentzat kranpoiak, pioletak eta elurretako raketak dira. Klubaren materiala hartzeko arauak:


-Bazkideek soilik aloka dezakete materiala, baldin eta  urteroko kuota ordainduta badaukate.

-Materiala astearte eta ostegunetan hartuko da, eta hurrengo astearte eta ostegunetan itzuli; egun horren ondoren, eguneko 0,30 euroko errekargua ordaindu beharko da.

-Materiala jaso eta itzultzeko ordutegia: 19:00etatik 21:00etara

-Materialaren alokairua eskatzen den momentuan bertan ordainduko da.

-Materiala jaso den egoera berean  itzuli beharko du bazkideak; hondatuta itzuliz gero, bazkideak hartuko du bere gain konponketa.

-Materiala galduko balitz, alokatu duen bazkideak ordaindu edo berria erosi egin beharko du

-Kobratzea erabilera-asteburuko egingo da.

-Materialaren alokairua egoitzatik hartzen den bakoitzean ordainduko da, erabili ala ez.

-Arau hauen inguruko edozein iradokizun edo zalantza idatziz bidali behar zaio zuzendaritzari; honek aztertu eta argitu egingo du.

Arau hauek aurrekoak baliogabetu egiten dituzte.

LIBURUTEGIA:

​Maileguak honela egingo dira: bazkideek maileguan hartu  nahi duten liburua bulegora eramango dute. Han, fitxa bete egingo dute non zenbait datu, bai liburuarenak bai bazkidearenak, jasoko diren. Mailegua hilabeterako izango da.

Maileguetarako ordutegia bulegoarena izango da, hau da, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.

Mendiko gida eta kartografiari dagokienez,  egoitzan bertan egongo dira eskuragarri, baina ezin izango dira bertatik atera hondatu egiten dira-eta.

Bestaldetik, liburutegia handitu egingo dugu titulu berriekin. Horretarako, bazkideek egoki irizten dieten erosketak proposatu ahal izango dituzte.