Kaixo mendizaleak,
Ekitaldi berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu, gure webgune berriaren funtzionamendu berria aurkezteko. Saio honetan, zehatz-mehatz azalduko dugu nola eman izena, gure irteera eta jardueren irudiak ikusi, urteko egutegia kontsultatu, eta eremu pribatuan bazkide eta lizentzia berrien altak kudeatu. Ez galdu! Aukera bikaina izango da zalantzak argitzeko eta nobedade guztiak sakonki ezagutzeko. Zuen zain gaude!