2025/10/31

XXXIX. GOROBEL IBILALDIA

INFORMAZIO GARRANTZITSUA


Kaixo mendizale!

Badator XXXIX. Gorobel Ibialdia, eta horrekin batera, mendizaletasunaren festa ospatuko dugu Amurrion!

Mezu honen bidez hainbat gauza gogorarazi nahi dizkizuegu:

  1. Txartela-bilketa ordu-tarteen arabera egingo da, izen emate zenbakiaren arabera:
    1. Gorobel Ibilaldia: 06:30etatik 07:00ak arte.
    2. Ibilaldi Ertaina: 07:15etatik 07:45ak arte.
    3. Ibilaldi Txikia: 09:15etatik 09:45ak arte.
  2. Ibilaldian ez da edalontzirik banatuko.
  3. Nahiz eta horniketa puntuak egon, gomendagarria da bakoitzak bere janaria eta edaria soinean eramatea.
  4. Eguraldiaren arabera arropa aproposa eramatea derrigorrezkoa da.
  5. Ibilbideetan, desnibeletan zein kilometroetan aldaketak egon daitezke ibilaldiaren egunean, ezein arrazoiengatik, antolakuntzak erabakita.
  6. Parte-hartzea 1200 pertsonakoa izango da gehienez. Egunean bertan, ez da izen ematerik onartuko.
  7. Ibilaldia hegaztientzako Babes Bereziko Eremuetatik igarotzen denez, ezin da txakurrekin egin, ez eta markatutako bidetik irten.
  8. Larrialdiak EZ diren gorabehera arin eta logistikoetarako (ezustekoren bat, parte hartzaile erretiraturen bat etab.) deitu antolakuntzaren zenbakira (688 717 096).
  9. Larrialdiren bat gertatzekotan edota edozein pertsonaren bizitza arriskuan egotekotan, deitu 112 zenbakira.
  10. Ibilaldia ordutegi batzuen arabera arautzen da; irteeran, tarteko puntuetan zein helmugan. Ordutegi hauek errespetatzea ezinbestekoa da martxaren jarraipen eta segurtasuna bermatzeko. Ordutegiz kanpoko ibiltariek euren ardurapean burutuko dute ibilbidea. Ibilbidearen ordutegiak atxikita doakizkizue.
  11. Ibilbideak ganadua dauzkan lurrak zeharkatu ditzake. Hesi itxiren bat aurkitzekotan, mesedez, utzi itxita pasatzean.
  12. Ibilaldia eteten bada arrazoi meteorologikoak, edo ezinbesteko arrazoiak direla medio, ez da inolako diru-itzulketarik egingo.
  13. Martxan izena-emateak ez dakar berekin istripu-asegururik.
  14. Klubak beretzako gordetzen du araudian deskribatu ez den edozein ezusteko konpontzeko eskubidea.
  15. Oroigarria ibilaldia bukatzen duten ibiltariei besterik ez zaie emango.
  16. Izen-emateak berekin dakar aurreko puntuak onartzea.
  17. 3 IBILBIDEEN TRACKAK
  18. KOKAPEN-MAPA: KOMUNAK, DUTXAK, APARKALEKUA